Google-ko kontuan saioa hasteko modurik errazena eta seguruena
Sarbide-gakoak pasahitzak baino errazagoak eta seguruagoak dira. Haiekin, hatz-marka, aurpegia edo pantailaren blokeoa erabilita has dezakezu saioa.
-
Erraza
Sarbide-gakoekin, modu erraz eta erosoan hasi ahalko duzu saioa Google-ko kontuan, gailuaren blokeoaren bidez (hatz-marka, aurpegia, PINa edo eredua), alegia.
-
Segurua
Sarbide-gakoek ematen dute babesik onena. Ezin dira asmatu edo berrerabili, informazio pribatua erasotzaileen aurrean babesteko.
-
Pribatua
Zure datu biometrikoak (adibidez, hatz-marka edo aurpegiaren eskaneatzea) zure gailu pertsonalean gordeko dira eta ez dira partekatuko inoiz Google-rekin.
Urrats gutxi batzuk baino ez
Hasi saioa Google-ko kontuan, konfiguratu sarbide-gakoa gailuarekin eta listo!